Nafarroan ateratako irudiekin editatutako 'Timelapse-a' egin du Txema Ortiz argazkilariak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 15a, 08:32

Txema Ortiz argazkilari nafarrak Timelapse ikusgarria argitaratu du. Abenduan Nafarroan ateratako argazkiekin editatu duen bideo da.

Hainbat argazki elkartuz sortzen diren bideoak dira Timelapseak. Oraingoan Another World izeneko timelapse bat sortu du Txema Ortizek, baina berezitasun batekin: infragorrietara bihurtutako kamera erabili du. Horrela, giza begiak ikusten ez duen argitasuna jaso du argazkilariak. 

Abenduan Nafarroan ateratako milaka argazkiren artean 6.000 aukeratu ditu bideo hau sortzeko. Nafarroa, beti bezain eder, baina orain arte ikusi ez dugun ikuspuntu batetik. Beste planeta baterako bidaia bailitzan.

Albistea: Sustatu.eus-etik hartua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!