Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Osasunbideko txartela elebiz izateko eskaera egin dezakete herritarrek

Euskalerria Irratia 2017-02-10 09:50   Gizartea  Nafarroa

Euskaraz eta gaztelaniaz nahi duten horiek mezu elektronikoa bidali beharko dute utisco01@cfnavarra.es helbidera.

Osasunbideko txartela elebiz izateko eskaera egin dezakete herritarrek
Argazkia: Osasunbideko txartel elebiduna. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hemendik aurrera euskaraz eta gaztelaniaz izaten ahal da Osasunbideko txartela, "herritarren erabakia lehenetsiko baita". Honako helbide honetara idatzi behar da: utisco01@cfnavarra.es helbidera.

Ezin da bakarrik euskaraz izan, estatu osoan izan behar duelako baliagarri, eta, beraz, elebiduna behar du.

Orain arte, eremu euskaldunean ematen zuten txartela bi hizkuntzetan.

Erantzunak

Mintxo 2017-02-10 11:00 Erantzuna | #1

- Besterik eskatu ezean, eremu mistoan eta "ez-euskaldunean" gaztelania hutsean. Ele bitan nahi duenaren lanak: nortasun agiria eskaneatu eta e-mail bat bidali. Zer erraza!
- Zergatik bai gaztelania hutsean eta ez euskara hutsean? Katalunian katalan hutsez da.

OSASUN TXARTELA ELE BITAN NAFARROA OSOAN!
Eta gero nahi duenak eska dezala hizkuntza bakarrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa