Minbiziaren kontrako borroka laguntzeko film baten irudia eramanen du Osasunak elastikoan

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 9a, 08:24
Argazkia: 'Lo que de verdad importa' pelikularen irudia.

Minbizia duten haurren alde dirua biltzen ari den 'Lo que de verdad importa' pelikula promozionatuko du, Real Madrilen kontra.

Real Madrilen aurkako partidan, 'Lo que de verdad importa' filmaren propaganda izanen du Osasunak elastikoan, izan ere, minbizia duten haurren alde dirua biltzen ari da pelikula hori. Pelikulak jasotako diruaren %100 Aladina Fundaziora bideratuko dute. 

Prentsa ohar baten bidez, Osasunak adierazi du "esfortzu handia" egin duela, oro har kamisetan publizitaterik ez izateko, "prezioa ez jaisteko". Oroitarazi du, halaber, bi partidatan Lacturaleren irudia eraman zuela, "haren fideltasuna eskertzeko".

Oraingo honetan, pelikularen serigrafia izanen du, "gehien behar dutenak" laguntzeko. Ligak ekintza baimendu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!