Bermut orduan kendu behar dituzte Alde Zaharreko tabernek kanpoan dauzkaten mahaiak, aulkiak eta upelak, zamalanetako ibilgailuak pasa daitezen. Arautegia 2013an onartu zuten. Udalak urtarrilaren zazpian ohartarazi zien tabernariei betetzen hasi behar zutela. Beste ez duten hainbat tabernari isuna ezarri die. Tabernek protestari ekin diote 'Salgai' dioten afixak jarriz. Letra txikiagoan, ordenantzaren kontra ekin eta tabernetan zenbat jendek lan egiten duen nabarmendu dute.