Pertsonen salerosketaren kontra, gizontasunaren inguruko eztabaida

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 2a, 14:22

Patxi Puñal futbolari ohiak, El Drogas eta Kutxi Romero musikariak, Mieltxo Saralegi harri jasotzaleak eta Javier Armentia astrofisikoak parte hartu dute emakumeen salerosketaren kontrako kanpainan, besteak beste.

Nork dio nolakoa izan behar duen gizon batek soilik gizona izateagatik?. Izenburu hori jarri dio Pertsonen Salerosketaren Kontrako Ekintza taldeak gaur aurkeztutako bideoari.

Ikus entzunezko 3 minutuko lanean, kultura, zientzia eta kirol munduko hamar gizonek gizontasunaren inguruko hausnarketak egin dituzte. Patxi Puñal futbolari ohia, El Drogas eta Kutxi Romero musikaria, Mieltxo Saralegi harri jasotzailea, Javier Armentia astrofisikoa… horiek dira azaltzen direnetako batzuk.

Ainara Tirapu Salerosketaren Kontrako ekintzako kideak azaldu du kanpainaren mamia "sexuaren araberako bereizketatik eta indarkeriarik gabeko" gizartea eraikitzea dela.

Gizona ez, gizonak

Ez dago gizon izateko era bakarra: "gizonek ez dute zertan izan ausartak, arrazionalak, babesleak, seguruak…" are, gizarte heteropatriarkalak egozten dizkien rol horiek denek parekidetasuna lortzea ekiditen dute. 

Horregatik, hausnarketa bultzatzea da Nork dio nolakoa izan behar duen gizon batek soilik gizona izateagatik? kanpainaren helburua; bide horretatik, “gizonak benetan berdintasuna nagusi den gizarte baten aldeko bidean" inplikatu nahi dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!