Presoen aldeko bandera ez da ilegala futbol zelaietan

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 20a, 12:37

Auzi administratiboen 3. epaitegiak bertan behera utzi du presoen bandera eramateagatik 3.000 euroko isuna zuen gazte baten kontrako epaia.

3.000 euro eta kirol esparru batera 6 hilabetez sartzeko debekua. Hori da gazte bati epaile batek jarritako isuna, Sadar futbol zelaira presoen aldeko bandera eta arrano beltza zuen arropa sartzeagatik. Orain, beste epaile batek, ordea, bertan behera utzi du sententzia, presoen bandera futbol zelaira sartzea ez baita ilegala.

"Indarkeria bultzatzen zuen sinbolotzat" hartu zuen lehen epaileak arrano beltza, bigarren epaileak, ordea, "sinbolo historikoa" dela esan du, eta Audientzia Nazionalak berak gauza bera dioen epaia emana duela jada.

Banderari dagokionez, ez geziak ezta Euskal Herriaren marrazkia ere legez kanpokoak ez direnez, Poliziaren interpretazioa "ez da onargarria", alegia, ez dago "indarkeria" sustatuko dutenenik pemtsatzeko arrazoirik. Banderak kirol guneetara sartzea ekiditeak, beraz, "ezin du helburu izan biolentziarekin loturiko gertakariak sahiestea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!