Burlatako hilketaren auzian pertsonatuko da Nafarroako Gobernua

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 19a, 08:21
Maria Solana Gobernu bileraren ondorengo agerraldian. Arg: eitb.eus

Herri akusazio gisa aurkeztuko da Foru Gobernua, eta horretarako prozedura abian jarri dutela iragarri du gaur Maria Solana eledunak.

Nafarroako Gobernua herri akusazio gisa aurkeztuko da Blanca Marquesen hilketaren auzian, Berdintasunerako Institutuaren bidez.

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko, 2015eko Foru Arauaren 65.1 artikulua oinarri hartuta pertsonatuko da Uxue Barkosek zuzentzen duen Exekutiboa auzi honetan, Maria Solana Foru Gobernuko bozeramaileak jakinarazi duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!