Ariketa militarrak Sakanan

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 18a, 08:16
Sakanako autobidea zeharkatzen ikusi dituzte militarrak. Arg: guaixe.eus

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak baieztatu dio Guaixe Sakanako aldizkariari "eskualdean ariketa militarrak egiten ari direla". 

Hainbat altsasuarrek militar taldea ikusi dute. Goraino kargatutako 15eko talde bat Sakanako autodibdeko (A-10) zubia pasatu eta zelaietarantz jo du. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak baieztatu dio Guaixe Sakanako aldizkariari "eskualdean ariketa militarrak" egiten ari direla. Gaineratu dutenez, ariketa horiek "dagokion unitatearen instrukzio programaren barruan daude". Militarrak Sakanan ariketak egin zituzten azken aldia 2015eko irailaren 15ean izan zen. Orduan Lakuntzara autobusez iritsi eta handik Aralar aldera jo zuten.Duela bi hilabete, berriz, Leitzan, Larraunen eta Lekunberrin ikusi zituzten. Apirilean ere aritu ziren maniobratan Leitzan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!