Alonso: "'Naparra' desagertu zenetik gertatutakoa eta ahal den neurria bukaera ere kontatzea da helburua"

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 17a, 13:32
Argazkia: Joxe Miguel Etxeberria 'Naparra'.

Tene Mujika beka eskuratuta, Joxe Miguel Etxeberria Naparra-ren istorioa liburu batean kontatuko du Jon Alonso idazle iruindarrak.

Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea izan zen Joxe Miguel Etxeberria Naparra. 1980an desagertu zenez geroztik, haren gorpua ez da aurkitu. Datu bakarra: Batallón Vasco Españolek hartu zuela hilketa bere gain. Eraila izan zen.

Orain, haren kasuaren berri eman nahi du Jon Alonso idazle iruindarrak, Tene Mujika beka eskuratu duela aprobetxatuta. "Naparra desagertu zenetik gertatutakoa eta ahal den neurria bukaera ere kontatzea da proiektuaren helburua", esan du Jon Alonsok, Euskalerria Irratian. Izan ere, gorpua bilatzen ari dira.

Klasekideak izan ziren Alonso eta Etxeberria, "kasualitate hutsez"; garai horretan, "behar bezalako" garrantzia ez zion eman gertakariari idazle iruindarrak eta, orain, nolabait, zorra kitatu nahiko luke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!