Transexualen eskubideak bermatzeko konpromisoa berretsi du Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 17a, 08:21

Chrysallisen kanpainari babesa agertu dio parlamentuak, hainbat eraso jaso ostean. Transexual guztien eskubideak ez ezik, haur transexualen errealitatea izan dute bereziki gogoan.

Aldaketaren aldeko lau indarrek aurkeztu dute transexualen eskubideak bermatzearen aldeko deklarazioa; hiru puntuko adierazpen intituzionalak Chrysallis elkartearen kanpainak pairatutako erasoak aintzat hartu eta babesa azaldu dio. 

Pertsona transexualek "ez diskriminaziorako eta ulermenerako" dauzkaten eskubideak aipatu dituzte deklarazioaren lehen puntuan, eta, batez ere, haur transexualen egoeran jarri dute arreta. 

Bigarren puntuan, Chrysallisek martxan jarritako kanpaina babestu dute. Hirugarren puntuan, azkenik, "konpromisoa" azaldu du parlamentuak, "sexu eta genero aniztasuna" errespetatzeko arau markoa ezartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!