Nafarroa ehuntzen duten bideak ikusgai FITUR Turismo Azokan

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 19:18
Nafarroak FITURen izanen duen stand-aren birsorkuntza.

Nafarroako Gobernuak hogei bat ekintza antolatu ditu asteazkenetik igandera Madrilen ospatuko den azokarako. 2015ean, azarora arte1.319.106 pertsonek bisitatu zuten Nafarroa, aurrekoa urtean baino %8,2 gehiago. 

 ‘Nafarroa ehuntzen duten bideak: ezagutzeko mila era’ da Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko turismo-eskaintza aurkezteko hautatutako gaia Nazioarteko Turismo Azokaren 37. edizioan (FITUR); Madrilen egingo da urtarrilaren 18tik 22ra.

Nafarroak FITURen izango duen stand-ak hogei bat ekintza eta aurkezpen hartuko ditu, eta haien artean hainbat ibilbide, bide eta produktu nafarren dastatzeak nabarmendu behar dira, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik gaur goizean prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Ayerdi lehendakariordeak, halaber, Nafarroako turismo-sektorearen balantzea egin du: "Balantze positiboa eta hazkunde-datu onak izaten jarraitzen du aurreko ekitaldiekin alderatuz". Hala, azaroa arte 1.319.106 bidaiarik bisitatu dute Nafarroa, 2015eko epe berean baino % 8,2 gehiago, eta gaualdiak, berriz, % 9 gehiago (abenduko datuak zenbatu gabe daudenean), hau da, 2.800.425 gau fakturatu dira.

FITURen izango duen programazioa

Nafarroko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak azteazkenean, urtarrilak 18, Foru Komunitatea egituratzen duten bideen bere proposamena aurkeztuko du: Santiago bidea, Inaziotar bidea, Landako bideak-Bide berdeak edo Nafarroako monumentu, historia, kultura eta naturako aniztasuna ezagutzeko aukera ematen duten 30 mendi-bide.

Bide horiek urteak aurrera egin ahala gida bihurtu dira Nafarroa bere historiaren nahiz kulturaren bidez ezagutu ahal izateko, inguratzen duten monumentuen edertasunarekin gozatuz, bai eta bertako jai, tradizio edo naturarekin ere, arroil, baso, haran, Pirinioetako mendi edo Errege Bardeei esker, Foru Komunitateko dibertsitatea nabarmenduz.

Gainera, Nafarroako Turismoko webgune ofiziala ezagutzera emango da, haren irudia berritu baitu diseinu modernoago, irisgarriago eta ikusgarriago batekin.

Bestalde, Navarra Health Tourism-ek, Nafarroako Osasun Turismo Klusterrak Foru Komunitateko osasun-zerbitzu bikainek sortzen duten eragin ekonomikoaren berri emango du. Alde horretatik, aipagarria da Nafarroak bere stand bat izango duela osasunari buruzko Fiturren (8 C23 pabiloia); 30 metro koadro ditu, eta klusterrari buruzko informazioa banatuko da bertan. Asteazkeneko programazioa osatuko da, Espainiako Hipika Federazioko `Zaldi gaineko D`Artagnan-en ibilbide´-aren eta federazio bereko webgunearen aurkezpenarekin eta `Nafarroako ardo onenen´ dastatze batekin, azken hori Nafarroa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak antolatuta.

Nafarroaren Eguna eta beste ekintza batzuk

Ostegunean, urtarrilak 19, beste aurkezpen batzuk egingo dira, eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Manu Ayerdi lehendakariordeak emandakoa nabarmendu behar da: `Hemingway helmuga: Béarn Pyrénées-Pays Basque, Errioxa, Euskadi eta Nafarroa´.

Halaber, Iruñeko Udalak, Baiona eta Hondarribiko Udalen laguntzarekin, FITURen honako hau aurkeztuko du: `Hiru hiri eta horma bat edo harresiak zerez eginda dauden´.

Bestalde, Overtrails Incoming-ek Nafarroako eta Euskadiko ibilbideak erakutsiko ditu; Erriberriko Udalak Santa Mariako elizaren portaleko zaharberritzearen ondorioz zabaltzen diren turismo-aukerak zehaztuko ditu, Erdialdeko udalerri horrek bisitariari dagoeneko eskaintzen dion ondare guztiari gehitzen zaiona; eta Sakanako Mankomunitateak eskualdeko turismo-ibilbideen plana erakutsiko du. Gainera, Baztan-Bidasoa Turismok eta Nafarroako Mendi Federazioak GR mediko ibilbide luzeen sarea eta Orbela aurkeztuko dituzte, Bidasoako kontrabandisten ibilbideak gidatutako bidea.

Aurkezpen gehiago egingo dira ere Irantzuko antzeztutako Ekobideen gainean, Irantzuko Lurrak elkarteak antolatuta, eta baita Iruñeko Halt Triatloiaren gainean ere, Trikideak klubak aurkeztuta; Patxi Urizek nahierango App Navarra erakutsiko du eta Reyno Gourmet-ek patxaran-dastatze bat egingo du. Bestalde, Artaxoako Turismoko Informazio Puntuak honako hau erakutsiko du: San Saturninoko Eliza-Gotorlekua: `Vera Cruzeko bidean ezkutatuta dagoen sekretu bat´ eta Tuterako Udalak `Tuteran barazkiak urte osoan´ aurkeztuko du.

Ostiralean, urtarrilak 20, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroaren Egunaren ekitaldi instituzionalaren buru izango da, eta haren ondoren Nafarroako pintxoak dastatzeko aukera. Beste bi dastatze antolatu dira ere: Tuterako kukuluen bat, Maskota Berdeak elkartearen eskutik, eta barazki hori landatzeko era tradizionala erakutsiko da bertan; horrez gain, Nafarroako Jatorri deiturako gazta eta ardoen beste dastatze bat izango da. Bi horiekin amaituko dira 2017ko Fiturreko ekintzak, ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren.

Nafarroak izango duen standa

500 metro koadro izango dituen Nafarroako stand-a (9C13) beste pabiloi batean jarriko da aurtengo edizioan aurreko urteekin alderatuz, IFENAko Azoka Barrutiko 9. zenbakian. Nafarroak bertako bisitariei eskaintzen dien bideak izango dira protagonistak (Santiago bidea, Inaziotar bidea, Bide berdeak, ibilbide luzekoak…). Stand-aren diseinua eta muntaketa Zunzarren ekitaldi-enpresari esleitu zitzaion 159.879 euroan (BEZa barne). Nafarroako Gobernuak 2017an parte hartuko duen hurrengo azoketarako egokitutako stand bat da, eta haien artean daude Iruñeko Navartur, Lyongo Mahana aretoa (Frantzia), Bartzelonako Turismo B-Travel Azoka edo Bilboko Expovacaciones.

Espazioak bisitariak Nafarroako geografiako hainbat txokotara eramango ditu, irudi ikusgarrien bidez eta bide asko zeharkatuz, eta historia, tradizio, kultura, jaiaren bidez eta aberastasun monumental, natural eta gastronomiakoaren bidez gidatuko ditu. Iñaki Tejerina argazkilariaren Urbasako pagadien baso batek, Javier Camposen Ohi tontorreko jaitsieraren irudi batek, Mikel Goñiren Iruñeko Erraldoiek eta Torres del Rioko Hilobi Santuak Nafarroako paisaiaren aniztasuna erakutsiko dute hura ehuntzen duten bideak zeharkatuz ezagutu ahalko den guztiaren zertzelada baten modura.

Standaren egiturari dagokionez, aurten bereizitako bi espazio izango ditu. Jendeari informazioa emateko eta aurkezpenetarako zati bat, estreinakoz arreta orokorreko gunean egingo direnak; bigarren espazioa pribatua da lan-bilkuretarako eta dastatzeak egiteko eremu batekin; bertan, turismo-sektore nafarrak parte hartuko du bere gonbidatuekin.

Hala, standak jendeari arreta emateko gune bat izango du, beste bat aurkezpenak egiteko eta dastatzeetarako gune bat; bertan, bisitariek Nafarroako gastronomia-aberastasun guztia ezagutu ahalko dute Nafarroa Jatorri Deiturako produktuekin. Nabarmendu behar da, Nafarroako Turismoak Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuarekin (INTIA), Reyno Gourmet markaren azpian, Nafarroako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearekin eta Nafarroako Patxarana Berariazko Deiturarekin izandako lankidetza.

Cadreita udalerri nafarreko Marisol jatetxeak turismo-sektoreko profesionalentzako menu bat prestatzeaz arduratuko da Nafarroako Jatorri Deiturako produktuekin: Nafarroako zainzuria eta olioa, Tuterako orburua, Lodosako pikillo-piperrak edo Erronkari eta Idiazabalgo gaztak. Ez da ahaztu behar Nafarroako sukaldaritza dela Foru Komunitateko turismo-erakargarritasun nagusietako bat. Halaber, Nafarroa Jatorri Deiturako ardoak 2017ko Fiturreko Nafarroako programako jardueretan izango dira; hala, hainbat upategitako ardoak dastatu ahalko dira: Ochoa, Otazu, Pago de Araiz, Gran Feudo eta Palacio de Sada.

Standaren barnean ere, turismo-sektoreko turoperatzaile eta profesionalekin bilerak egiteko gune profesional bat izango da. FITUR Nafarroarako erakusleiho bikain bihurtuko da bost egunez, azoka itxaropen handiekin irekiko baita, azken edizioan egindako balantze ona ikusirik; orduan, partaidetzan errekor berria izan zen: 231.000 bisitari baino gehiago, 125.000 profesional parte-hartzaile inguru, 9.600 enpresa eta 164 herrialde.

Turismoko datu-onak 2016an

Aipatu den moduan, 2016a urte ona izan da Nafarroako turismorako. Garapen Ekonomikorako Departamentuak azaroa arte jasotako datuen arabera, urte arteko aldaketa positiboa izan da bidaia-kopuruan: 1.319.106, 2015eko epe berean baino % 8,2 gehiago, eta baita gaualdi-kopuruan ere: 2.800.425, % 9,9 gehiago.

Hileko batez besteko egonaldia, urrira arte, 2,12 izan da turista bakoitzeko, 2015ean baino % 1,5 gehiago. Ostatu-motari dagokionez, hoteletako establezimendu (% 11 gehiago), apartamentu (% 11,2), landetxe (% 6,8) eta aterpetxeen (% 0,3) okupazioa era garrantzitsuan igo da. Kanpinetako okupazioa, aldiz, jaitsi egin da (% 17,3) partzela bidezko okupazio-datuari kontuan hartuz gero, baina % 8,3 igo da plazako okupazioa aztertzen bada.

Turista atzerritarrak bidaiarien lauren bat baino gehiago izan dira, % 27,5. Alde horretatik, aipagarria da erromesen kasuan % 70 baino gehiago atzerritarrak zirela, 2015ean baino % 7,8 gehiago.

Enpleguari dagokionez, turismo-sektorea hazi egin da lanpostuetan iazko datuarekin alderatuz. Hala, ostatu-zerbitzuetan, janari eta edarien zerbitzuetan, eta Nafarroako bidaia-agentzietan eta turismo-operadoreetan azaroa arte hilero batez beste 17.155 izan dira alta emanda Gizarte Segurantzan, hau da, iazko batez bestekoa baino % 5,9 gehiago.

Turismo integrala Nafarroako S3aren zati gisa

2016ko beste mugarrietako bat turismo integrala Nafarroako S3 estrategiaren lehentasunezko sei arlo ekonomikoetako baten gisa sartzea izan da. Espezializazio Adimentsuaren Estrategia horrek 2020ra arte egin beharreko 24 erronkak ezartzen ditu Foru Komunitateak bizi-kalitate handiagoa izan dezan eta 2030ean aberatsagoa eta iraunkorragoa izan dadin.

Hala, Nafarroak bere indargune naturaletan, kulturaletan, gastronomikoetan eta sozialetan oinarritutako turismo integral baten aldeko apustua egiten du, erreferentziazko helmuga berezi gisa finkatzeko eta lurralde-garapen orekatuaren motor eta nazioarteko motor bihurtzeko. Horretarako, hiru jarduera-lerro jarraituko ditu: esperientziaren turismoa, berritzailea eta bereizia; enpresa-mundua indartzea; eta kanpoko sustapena eta eskualde arteko lankidetza.

Horretarako, Garapen Ekonomikorako Departamentuak 2017-2020ko Nafarroako Turismo Integralaren Plan Estrategikoa prestatzen ari da, eta haren zirriborroa udaberrian aurkeztuko dela aurreikusten da. 2016aren amaieran abian jarri dira, diagnostikoaren prozesua eta Foru Komunitateko eskualde guztietako eragile sektorial, publiko eta pribatuen proposamenak biltzeko prozesua. 2017ko lehen hiruhilekoan eztabaida egitea aurreikusten da planaren orientabide estrategikoak eztabaidatzeko eta onartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!