Arga ibaia gainezka doa eta alerta aurreko egoera ezarri dute Iruñean, Burlatan eta Atarrabian

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 07:50

Nafarroako Gobernuak gogorarazi du www.incidenciascarreteras.navarra.es web orrialdean eta 848 42 35 00 telefonoan errepide sareko informazio eguneratua lortu daitekeela. 

Azken orduetako euriek Arga ibaia gainezka joatea eragin dute. Alerta aurreko egoera ezarri dute zenbait tokitan: Atarrabian, Burlatan eta Iruñean. Ibaia bere bidetik irten egin da eta arazoak eragin ditu inguruko errepide eta espaloietan. Nafarroako Gobernuak gogorarazi du oinezkoek eta auto gidariek trafikoa gidatzen eta Arga ibai ertzean egonen diren udaltzainen indikazioak jarraitu behar dituztela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!