Sakabanaketa salatu eta Bilboko manifestaziora joateko deia luzatu du LAB sindikatuak

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 13a, 12:51
Argazkia: LAB sindikatuak udaletxe plazan egindako agerraldia, gaur goizean. / @SaioaAlkaiza

Bihar, Bilbon, Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak euskal herrira lelopean eginen den manifestazioarekin bat egin du sindikatuak, dispertsioa "Europan dagoen giza eskubideen urraketa larrienetako bat" delako.

"Gizarte osoa interpelatzen duen arazoa" da sakabanaketa, LAB sindikatuko Nafarroako koordinatzaile Igor Arroyok esan duenez.

"Une honetan Europan dagoen giza eskubideen urraketa larrienetako bat da, errefuxiatuen dramarekin batera. Jendarte osasuntsu batek ezin du hori gehiago onartu, horregatik, mobilizatzeko deia egiten dugu. Bihar Bilbon izanen gara". Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak euskal herrira lelopean eginen den manifestaziora joateko deia luzatu du sindikatuak; bidea, LABen ustez, ez da hor bukatzen, dena dela: "baina bihartik aurrera jarraitu behar du mobilizazioak kalean, baita lantokietan ere".

Lantokiak aipatu ditu Arroyok, hain justu, Ireki kolektiboak dispertsio politiken kontrako sinadura bilketak eginen dituelako lantegietan, datozen asteotan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!