Hiru hilabete eman dituzte Ezkaba parkearen inguruko proposamenak jasotzen: guztira 278 proposamen hartu dituzte. Horietatik 184 proposamen behin behinekoz sartu dituzte, 71 ikertzen ari dira eta 23 atzera bota dituzte.
Sarean, participa-sce webgunearen bitartez jaso daiteke proeiktuaren inguruko informazioa. Orain, Ezkaba parkearen inguruko prozesua amaitzen ari dira, eta parte hartze publikoaren ekarpenak barnebilduta osatuko dute.
Proposamen zenbait
Proposamen gehienek parke zabal bat uztearen alde egin dute, esku hartze handiegirik gabe, mendien izara naturala mantenduta. Era berean, zirkulazioa mugatzearen alde egin dute.