Alde Zaharreko gaztetxe hutsa bisitatu dute Iruñeko udal ordezkariek

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 13a, 12:50

Gazte Asanbladako kideek udalarekin lotutako hitzarmena hautsi zutela eta lizentziarik gabeko obrak egin zituztela argudiatu zuen udalak gazteak botatzeko. Orain, "bestelako erabilpenetarako" egokituko du etxea.

Gazteek egindako obrek azpiegituraren gaineko "arrisku zehatza" ez dutela argitu dute udal ordezkariek, "bai, ordea, elementuren bat erortzeko arrisku erreala".

Orain eginen dituzten obrek ez dute izanen gaztetxea zenean eginbeharreko obrek baino gastu handiagoa. 

Aurrerantzean itxita egonen da, "eta egoera hau denboran luzatu eginen da aurreikusitako erabilpenetarako egokitu arte". Etorkizunean, "gazteentzako espazio autogestionatua" izanen dela esan du Iruñeko Udalak; kudeaketa lehiaketa publikoaren bidez esleituko da. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!