Indarkeria matxista salatzeko kalera atera dira herritarrak

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 13a, 08:11

Gizon batek haren 92 urteko ama erail zuela salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo udaletxe parean, "emakumeen kontrako indarkeria sistema kapitalista eta patriarkarra mantentzeko ezinbesteko tresna" dela oroitaraztearekin bat.

92 urteko emakumea hil zuen gizon batek; oraingoan, ama-semeak ziren. Horregatik, kalera atera zen atzo Euskal Herriko mugimendu feminista, Euskal Herriko 2017ko lehen erailketa matxista izan dena gaitzesteko. "Emakumeen kontrako indarkeria da. Erabateko arbuioa azaldu nahi dugu", irakurri zuten Iruñeko udaletxe plazan egindako elkarretaratzearen ostean. Dozenaka lagun elkartu ziren indarkeria matxista arbuiatzeko.

"Emakumeen kontrako indarkeria sistema kapitalista eta patriarkarra mantentzeko ezinbesteko tresna da, sistema horrek berak sortu dituen erlazio eta botere harremanak sortzeko ezinbestekoa. Indarkeria matxista arazo soziala, ekonomikoa, kulturala da".  Gauzak horrela, "autodefentsa feministarako" deia eginez amaitu da kontzentrazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!