Hiru ikasleen atxiloketa salatu eta LOMCEren aurka "borrokan" segitzeko deia zabaldu dute

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 13a, 08:06

Iazko ikasle grebarekin lotura izatea leporatuta Espainiak Poliziak atzo goizean hiru ikasle atxilo eraman zituela salatu eta "ikasle borrokarekin" jarraitzeko deialdia luzatu dute, Ikasle Abertzaleak taldeak deituriko elkarretaratzean.

LOMCEren kontra iazko martxoaren 27an egindako grebarekin lotura dutelakoan hartu zituen atxilo Espainiako Poliziak hiru gazte, atzo goizean; etxetik irten eta ikastetxera bidean atzeman zituzten poliziek. Eguerdirako aske utzi zituzten. Eta arratsaldean, kalean gaitzetsi zituzten hainbat pertsonek atxiloketak: ehun bat lagun batu ziren Nabarrerian, Ikasle Abertzaleak-ek deituta, Utzi bakean ikasleria lelopean. Halaber, LOMCEren aurka eginen dutela berretsi zuten ikasleek.

Greba berberaren ondorikoz, sei gazte atxilotu zituzte mobilizazioa izan eta aste gutxira, "autoritatearen aurkako atentatua" leporatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!