Euskalkien agerkari digital berria, martxan

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 19a, 14:22
Euskalkiak.eus webgune berriaren azala.

euskalkiak.eus webgune berria estreinatu berri dute. Gaur Iruñean jendaurreko aurkezpena izanen da 19:00etan Kondestablearen Jauregian Koldo Zuazoren eskutik. 

Hizkuntzari buruzko informazioa eskainiko du euskalkiak.eus webguneak eta horrez gain euskara egokiago erabili ahal izateko gomendioak ere eskainiko ditu. Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin jaio da proiektu berria eta gaur aurkeztuko dute jendaurrean Iruñean. 19:00etan da hitzordua Kondestablearen Jauregian. Koldo Zuazok emanen ditu azalpenak. 

Eukalkien inguruko informazioa eskura daiteke interneteko atari digital berri horretan: historian nola garatu diren eta 1964az geroztik euskara batuaren garapena nolakoa izan den ere aztertzen du. Euskara batua, euskalkiak eta hizkerek ere tarte berezia dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!