Giza eskubideei eta migrazioei buruzko astea, martxan

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 7a, 08:35
Argazkia: Artxiboko irudi batean, errefuxiatuen alde Iruñean eginiko mobilizazioa.

Migratzaileak eta errefuxiatuak non zarete? lelopean makina bat hitzaldi, erakusketa eta mobilizazio antolatu dituzte; lehena, hilaren 10ean: hitzaldia eta sinadura bilketa izanen da.

Giza Eskubideen eta Migrazioen inguruko astea antolatu dute SOS Arrazakeriak, Amnistia Internazionalak, Intermon Oxfanek, Munduko Medikuak, Hiritartasun Eskolak, Iruña Harrera Hiriak, Eraldatuk eta Paperak Denontzatek. Dena, Migratzaile eta errefuxiatuak non zarete? lelopean.

Egitaraua, egunez egun

Abenduaren 10ean, sinadura bilketa eta poesia errezitaldia izanen da, 19:30ean, Kondestablen.

12an, migratzaile eta errefuxiatuei buruzko graffitia eginen dute, Eskubide guztiak pertsona guztientzat esaldia izkiriatuko dute.

13an, 19:00etan, Luis Valtueña argazkilaritza erakusketaren XIX. edizioa zabalduko dute; 19:30ean, Migratzaile eta errefuxiatuak hitzaldia izanen da. Kondestablen da hitzordua.

14an, hitzaldi-eztabaida: Ekintzaile baten bizipenak. Errealitateak eta esperientziak Greziatik, Giada Degrandirekin.

15ean, Muros dokumentala, Atarrabiako kultur etxean, 19:30ean.

16an, Kondestable jauregian, konferentzia Itziar Ruiz Jimenezekin, Madrilgo Unibersitate Autonomoko irakaslea.

17an, manifestazioa. Migratzaileak, errefuxiatuak, ongi etorri! goiburuarekin abiatuko da Gazteluko plazatik, 12:00etan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!