Nota onarekin aprobatu du PISA azterketa Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 7a, 08:14

OCDEko eta EBko batez besteko notaren gainetik kokatu da foru lurraldea, zientzian, matematikan eta irakurketan emaitza onak erdietsita.

"Nafarroan, ikasleen maila soziala, ekonomikoa eta kulturalaren arabera espero zitezkeen emaitza akademikoen gainetik daude PISAko datuak. Eraginkortasuna eta ekitatea ongi uztartzen ditu gure sistemak". Horra Nafarroako Gobernuak PISA datuen karietara kaleratutako oharra.

Positiboak dira oso emaitzak, izan ere, batez bestekoaren gainetik dago foru lurraldea. Zientzia arloan, 512 puntu lortu dituzte ikasleek; matematikan, 518; eta irakurmenean, 514. Zifra horiek Australia, Herbehereak eta Alemaniaren pare jarri dute lurraldea.

Hiru urtetik behin

2015eko maiatzean osatu zuten ikasleek PISA azterketa, 72 herrialdetan. Hala, horien arteko emaitzak alderatu, eta hezkuntzaren argazki orokorra jasotzen dute lurraldeek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!