Aierdi: "Gure konpromisoa argia da: AHTa bultzatzea, formula zehatza bilatzen dugun bitartean"

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 25a, 08:44
Argazkia: 'Mugitu!'k AHTaren aurka egindako ekintza Castejonen. / ekinklik.org

"Zaragoza eta euskal Y-aren arteko zatia sustatzea nahi dugu, baita bidaiarien eta merkantzien arazoa konpontzea ere", esan du Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak.

"Gure konpromisoa argia da: AHTa bultzatzea, formula zehatza bilatzen dugun bitartean". Abiadura Handiko Trenaren inguruan ahoan bilorik gabe mintzatu da Nafarroako GobernukoGarapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Aierdi: "Zaragoza eta euskal Y-aren arteko zatia sustatzea nahi dugu, baita bidaiarien eta merkantzien arazoa konpontzea ere".

Nazioarteko estandarren neurrira

Iñigo de la Serna (PP) Sustapen ministro izendatu eta egun bakarra pasa ostean dei egin dio Aierdik, Abiadura Handiko Trenaren inguruan hitz egiteko. Bilera eskatu dio Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, "ahalik eta lasterren", eta "bi edo hiru asteko epea" eskatu dio PPko kideak "bere burua kokatzeko".

AHTaren eraikuntza "estatuaren eskumena" dela gogorarazi du Aierdik, haatik, egin ditu zehaztapen batzuk: bidaiari eta merkantzientzat izatea du xede, "nazioarteko estandarrei men eginez eta behar bezalako edukierarekin".

Lauko gobernuko kideak desados

Lauko Gobenua osatzen dutenen artean ez dago gaiaren inguruko batasunik. Izan ere, Geroa Baik aldeko jarrera adierazi duen bitartean, zalantzan jarri dute proiektua EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!