2017ko aurrekontuen balorazioa egin du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak, eta positiboa izan da: ikastetxeak eraikitzeko eta mantentzeko diru saila bikoiztu egin da.
Gainera, kontseilariak gogorarazi duenez, 2015ean 30 espezialista kontratu zituzten eta gela bakoitzeko ikasle kopuruak behera egin zuen.
Ezkerrak egindako galdera baten karietara egin ditu Mendozak adierazpenak, Marisa de Simonek (Ezkerra) iazko aurrekontuetan egindako murrizketak "oso muturrekoak" izan zirela esan eta gero. Halaber, "murrizketan berrikuspena" egin behar delakoan dago, eta "hezkuntza paktua" izan du gogoan.
KOntseilariak erantzun egin dio sindikatuekin hiru eztabaida mahai egin dituela jada eta Departamentuak "negoziazioa, gardentasuna, informazioa eta akordioak" gailentzeko "borondatea" duela.