Nafarroako Guardia Zibilaren koronel nagusiak dio Altsasun ez daudela bereziki deseroso

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 25a, 08:00
Carmen Alba Espainiak Nafarroan duen ordezkaria eta Javier Hernandez Guardia Zibilaren koronel nagusia Nafarroan.

Javier Hernandez desados agertu da Altsasuko herria aurkeztu den moduarekin. Uste du, herri hori ez dela bereziki deserosoa Guardia Zibilarentzat.

"Ez da bereziki korapilatsua Altsasu", adierazi du Javier Hernandez Nafarroako Guardia Zibilaren koronel nagusiak. Altsasuri buruz ematen ari diren irudiarekin ere ez dator bat Hernandez: "Guardia Zibila ez da bereziki deseroso sentitzen Altsasun". 

"Manifestaziorik ez da behar"

Carmen Alba Espainiako Gobernuko ordezkariak, berriz, ez du beharrezko ikusten Altsasuko herriaren aldeko mobilizazio bat egitea uste duelako denok daudela Altsasuko herriaren alde. Haren ustez, martxaren bidez "lausotu" egin nahi dituzte gertaera batzuk: "Manifestazio horretara doanak jakingo du zer egiten duen". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!