Antisorgailu gehien finantziatzen duen erkidegoen artean dago Nafarroa

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 24a, 08:20

Preserbatiboak, Umetoki Barneko Gailua, pilula antikontzeptiboa eta inplantea dira gehien finantzatzen direnak. 

Familia arteko Planifikatziorako Federazioak egindako ikerketa batek eman du datuaren berri: Espainiako erkidegoekin alderatuta, Nafarroak finantzatzen ditu gehien antisorgailuak. Zehazki lau dira diruz gehien laguntzen dituenak: kondoia, UBG (umetoki barneko gailu), pilula antikontzeptiboa eta inplantea. Federazio horrek egindako ikerketak nabarmentzen duena da, Espainiako erkidegoek apenas finantzatzen dituztela antisorgailuak, ezta modernoenak ere. Sentsibilizazio kanpainak ere ez dira oso maiz egiten ez gaixotasunak ekiditeko, ez haurdunaldiak edo abortuak gutxitzeko ere. 

"Desberdintasun handiak daude aztertu ditugun erkidegoen artean", nabarmendu du Concha Martin txostenaren egileak. Arreta sexualari dagokionez eta haurdunaldiari eskaintzen zaionari erreparatuta alde handiak daudela ziurtatu du. 

Antisorgailuetara "iristeko" zailtasunak "erakundeek eskainzten dituzten gabeziak" eragiten dituztela jaso dute txosten horretan. "Protokolo faltak. formazioan dauden hutsuneak eta mitoak zein sinesmen faltsuak asko dira oraindik", azaldu du Martinek. 

"Ezinbestekoa da antisorgailuak herritarren eskura jartzea, erraztasunak ematea eta aukera guztiak ezagutaraztea", ohartarazi du. Federazio horren ustez antikontzeptibo guztiak egon beharko lukete finantzatuak. "Hezkuntza sexual gehiago, prebentzioan lan egitea eta kanpainak abian jartzea ezinbestekoa da", azaldu du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!