Zer izanen da osasun behatoki hori? Bada, Nafarroako herritarren osasuna nolakoa den aztertzeko gunea, lan eremua. Proiektu estrategiko baten baitan aurkeztu dute, izan ere, Fernando Dominguezek nabarmendu du, etorkizunean gaixotasunak ekiditeko eta batez ere epidemiak txikitzeko baliagarria dela aztertzea zer nolako Osasuna duen erkidegoak.
Hala jakin ahal izanen da beharrak zein diren eta erantzunak emateko erraztasunak emanen ditu behatoki horrek. Eraginkorragoa izanen da etorkizunean orain lan hori egiteak. Tresna baliagarria izanen da.
Konplexua da ezagutzea zein diren osasun hutsuneak, gabeziak baina, lan horrek gerora erraztasunak eraginen dituela ohartarazi du.
Hiru gako izanen dira Behatoki honetan:
1. Egoeraren inguruko informazioa jasotzea. Indikadoreez, ebaluazioaz…
2. Bizi moduei buruz, ohiturei buruz, baliabideen inguruko informazioa hartzea.
3. Analisi bat egitea osasunarekin herritarren artean dauden desberdintasunen inguruan.
Behatokiarekin zer lortuko da? Bada, Osasun zerbitzuei ahalik eta informaziorik handiena ematea, ahalik eta errazen eta azkarren erantzunak topatu ahal izateko.