Steilas sindikatuak helegitea jarriko du euskarazko irakasleen 100 lanpostuen auzian

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 23a, 14:25
Arg: steilas.eus

Afapnaren helburuez uste du auzitara gaia eramatearen helburua "Gobernua kaltetzea" izan dela eta "euskarafobia" sustatzen segitzea

Ehun irakasle lanpostu airean jarri ditu Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epai batek, Afapnak jarritako salaketa tartean. Afapna sindikatuak ez du lanpostu horiek kentzea nahi eta hortaz ez du auzitegietan segitzeko asmorik. 

Steilas sindikatuak iragarri du segitu eginen duela aurreikusi bezala, errekurtsoarekin. Batez ere, kaltetuak izan diren irakasleei segurtasuna eta babesa erabatekoa eman behar zaiela uste dute. 

Afapnaren helburuez uste du auzitara gaia eramatearen helburua "Gobernua kaltetzea" izan dela eta "euskarafobia" sustatzen segitzea.

Bihar, ELA eta LAB sindikatuekin batzartuko dira, lantzeko, bideorri berbera segitzeko aukera ba ote duten sindikatu horiek guztiek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!