586 herritar gutxiago daude langabezian

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 3a, 09:39

Langabeziak behera egin du Nafarroan: 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izen emanda azken hilabetean lana aurkitu dutelako. 38.696 bizilagun daude langabezian oraindik ere. 

Urrian lana aurkitu dute 586 lagunek eta langabeziak %1,49 egin du behera. Oraindik ere Nafarroan 38.696 herritar daude lanik gabe. Enplegu Ministerioak argitaratu dituen datuak dira. Iazko datuekin alderaketa egiten baldin bada, 3.300 herritar gutxiago daude lanik gabe, %7,83 jaitsi da langabezia urrian 2015etik.

Langabeziak behera egin du lan sektore guztietan nekazaritzan izan ezik. Arlo horretan hazi egin da eta 217 lagun geratu dira lanik gabe. Zerbitzuetan 625 lagunek aurkitu dute lana, eraikuntzan 81ek eta Industrian 43k.

Emakumeak dira beste hilabete batez langabezia zerrendan gehienak: 21.900 dira, gizonak 16.700.

Gizarte segurantzan 2.105 afiliatu gehiago dago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!