Menpekotasuna duten 9.350 herritarrek dute diru-laguntza, 2.500 zain daude

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 3a, 08:24

4.335 pertsona itxaron zerrendan daude euren egoeraren inguruko balorazioa egin diezaieten. 

UGT sindikatuak eman ditu datuak. 9.350 pertsona daude Nafarroan menpekotasunagatik laguntza jasotzen dutenak. 2.500 lagunek ordea, oraindik ez dute deus ere jasotzen. Diru-laguntzen zain daude. 4.335 pertsona daude gainera itxaron zerrendan, zain, euren egoeraren inguruko balorazioa egin diezaieten. “Egun dugun Gobernuarena ez da ardura guztiak”, nabarmendu du sindikatuak. Izan ere, 2015etik dator gaia.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!