Legebiltzarrera iritsi da 2017rako aurrekontu proiektua

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 31a, 13:15
Ainhoa Aznarez eta Mikel Aranburu gaur parlamentuan.

Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak eraman ditu parlamentura:"Gobernua babesten duten lau indarren akordioaren espiritua du eta PSNk babesteko moduko proposamena da". 

Legeak agintzen duen epea beteta, azaroaren lehena baino egun bat lehenago, gaur iritsi dira Legebiltzarrera Gobernuak egin duen aurrekontu aurreproiektuaren testua.

Heldu den urtean Nafarroak izanen duen aurrekontu proposamena da Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak eguerdian Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezi helarazi diona.

Aurrekontu aurreproiektuaren arabera, 100 eurotik 56 gizarte gastuan erabiliko dira. Kontseilariak berretsi du, gastu soziala dela aurrekontu hauen hanpadura, enfasia. 

Gaur, eta Madrilen Mariano Rajoyk presidente kargua hartu duelarik, kazetariek galdetu diote Aranbururi ia ba duten dagoeneko egutegia adostua hitzarmenaren negoziaziorako. Esan du, ezetz, baina lehenbiziko bilera teknikoa izanen dela hitzarmen hori adosteko.

Alderdi sozialistaren babesa

Aurrekontuez esan duen bestea, Gobernua babesten duten indarren espiritua segituz osatu dutela. Alderdi sozialistaren aldeko botoa espero duten jakin nahian, Aranburuk esan du, alderdi sozialistak ere babesteko moduko aurrekontu proiektua dela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!