Heriotza mehatxua egin diotela salatu du Altsasuko alkateak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 28a, 08:10

Altsasun taberna batean Guardia Zibilaren eta herritarren artean gertatutako liskarraren harira idatzi diotela uste du Geroa Baiko Javier Ollok.

Heriotza mezua helarazi diote Altsasuko alkate Javier Ollori (Geroa Bai): "hil" egin behar dutela eta "bere gisako zaborrik ez duen Europa" nahi dutela aldarrikatu dute bidaltzaileek.

Udalaren webgunean daukan Alkateak erantzun egiten du ataletik bidali dute.

Foruzaingora jo du Ollok, eta salaketa aurkeztu dute jada, kasua iker dezaten. Altsasun taberna batean Guardia Zibilaren eta herritarren artean gertatutako liskarraren harira idatzi diotela uste du alkateak.

Sare sozialen bitartez babes mezu ugari jaso ditu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!