Ospitale guneko sukaldeak berriz publiko, ekainetik aurrera

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 27a, 08:20

Ekainetik, Osasunbideak hartuko du beregain sukaldeak kudeatzeko ardura. 

Heldu den urteko ekainean Ospitale Guneko sukaldeak kudeaketa publikoa izanen dute berriro. Hala iragarri berri du Osasun kontseilari Fernando Domingezek. Gobernuak atzo izandako batzarraren ondoren eman zuten erabakiaren berri: Osasunbideko kudeatzaileari baimena eman diote "Akordio bat erdietsi eta elikagaiak erosten hasteko". 

Kudeaketa publikoa izan dadin, beharrezko pausoa dela berretsi du Osasun Kontseilariak. Ekainetik, Osasunbideak hartuko du beregain sukaldeak kudeatzeko ardura. Kanpoko enpresa baten esku geratuko da plateretan janaria jartzea, distribuzioa eta garbiketa. 33 lanpostu berri izanen dira, horietatik 8 sukaldariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!