Hiru billabesa hibrido berri, Iruñeko kaleetan

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 27a, 07:53

Iaz martxan jarritako beste sei autobus hibridoak aintzat hartuta, bederatzi dira, osotara, egun martxan dauden ibilgailu ekologikoak.

Heldu den urtean, gainera, beste hamabi billabesa hibrido gehiago karrikaratuko dituzte.

Aurrezpenari dagokionez, %26,5ekoa da, gainontzeko billabesekin alderatuta.317.000 euroko kostua du autobus bakoitzak, eta VECTIA sozietateak egin ditu. Diesel motorraz gaindi, motor elektrikoa dute, eta, hala, balazta zapaldu eta frenatzerakoan sorturiko beroa da birziklatu eta aprobetxatzen dutena.

Hibridoak gero eta gehiago zabaltzea da asmoa, izan ere, karbono aztarnan eragin positiboa daukate. Karbono aztarnari buruzko gogoeta egin du, hain zuzen Ayesak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!