Aldaketaren egoerari buruzko eztabaida

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 26a, 12:13

Nafarroaren Egoerari buruzko eztabaida eginen dute bihar Foru Parlamentuan. Eztabaida horren atarian, Aldaketaren Egoerari buruzko eztabaida parlamentarioa egin dugu Euskalerria Irratian. Hasieran itxura gaiztoko mazedoniatzat aurkeztu nahi zutena, egun konpota goxoa dela nabarmendu dute aldaketaren aldeko indarrek.

Geroa Baiko Jokin Castiellak, EH Bilduko Bakartxo Ruizek eta Ahal Duguko Ainhoa Aznarezek hartu dute parte eztabaidan. Izquierda Ezkerrako Joseba Ezeolazak ezin izan du, azken orduko arazo pertsonal baten ondorioz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!