Auzitegi Nazionalak ikertuko du Altsasun izandako erasoa terrorismo delitua delakoan

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 26a, 10:21

"Terrorismoarekin" lotuta, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko fiskalak bereganatu du auzia, gaur jakinarazi duenez.

Orain arte, Iruñeko 2. instrukzio epaitegiak hartua zuen afera hori, goizaldeko taberna giroko liskar batetik erabat kanpo dagoelako Auzitegi Nazionala. Hala baina, «terrorismoarekin» lotuta, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko fiskalak bereganatu du auzia, gaur jakinarazi duenez. Auzitegi Nazionala da terrorismo delituengatik eskumena duena Altsasun urriaren 15ean izan zen erasoa ikertzeko.

Terrorismoaren biktimen kolektiboko, COVITEko dalaketa baten harira hartu du beregain epaileak afera. Ministerio Fiskalak egindako txostenak dio gainera, erasoa, delitu terrorista izan zitekeela eta bat egin zuen Auzitegi Nazionalak kasua ikertzeko proposamenarekin.

Autoan, epaileak dio, aginbideak jarraituko dituela, alde batetik Iruñeko instrukzio epailearekina, berak ezagutzen baitu gertatutakoaren inguruko xehetasun guztiak. Era berea, Guardia Zibilari eskatu dio, txosten bat osatu dezan ezagutarazteko Guardia Zibilak berak Nafarroan bizi duen egoera, jazarpen egoera. Arreta berezia Altsasun gertatzen denari ere jartzeko eskatu du epaileak.

Horrez gain, beste eskaera bat ere egiten dio Guardia Zibilari: erasoaren ondoko egunetan, adierazpenak egin zituztenak identifikatzeko eta argazkietan agertzen direnak. Erasoen bertsio ofiziala gezurtatzeko atera zirenak identifikatzeko, alegia. AltsasukoGaztetxea twiterreko kontua ikuskatu eta jabearen berri ere izateko eskatu dio. Foruzaingoari eskatu diona, gertatutakoaren inguruko datuak jasoko dituen txostena ahalik eta azkarren osatzea.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarentzat, “erasoa, gertaera larria izan zen Espainiako Segurtasunerako agenteentzat, eurak beldurtzeko xede izan zuten. Ideia berberak konpartitzen ez dituztenen aurkako erasoa eta bakea hausteko helburu zuten erasotzaileek”. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!