LOMCEren kontrako mobilizazioei babesa azaldu die Nafarroako Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 25a, 08:48

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk, Ezkerrak eta PSNk bozkatu dute LOMCE legea indargabetu eta "kalitatezko hezkuntza" sustatzearen alde.

LOMCEren kontrako mobilizazioak iragarri dituzte biharko Hego Euskal Herriko eta Espainiako hainbat txokotan. Deialdia ez da denen gustukoa izan, haatik.

Espainiako estatuaren markoan, Espainiako Ikasleen Sindikatuak eta Ceapa guraso elkarteak grebara deitu dute, eta bat egin dute CCOOk eta UGTk; Hego Euskal Herrian, horiek denak ez ezik, EHIGE, ELA eta Steilas kalera aterako dira, baina lanuzteak iragarri dituzte, ez greba, eta euskal herriko testuinguruan kokatu dute protesta.

LABek eta Ikasle Abertzaleak-ek, aldiz, ez dute bat egin, ezta Ikastolen Elkarteak ere. Azken horren aburuz, "Espainiako estatuaren hezkuntza logikan" sartzen baita deialdia; LABek eta IA-k ere antzeko kritikak azaldu dituzte.

Parlamentuan, EH Bilduk, Geroa Baik, Ahal Duguk, Ezkerrak eta PSNk sostengatu dute LOMCE bertan behera utzi eta mobilizazioak defendatzen dituen adierazpen instituzionala. UPNk eta PPk kontra bozkatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!