Autobus gidari bat salatua Elizondon speed kontrol batean positibo emateagatik

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 24a, 19:47
Kontrolaren unea.

43 haur eraman behar zituen Nafarroako Kirol Topaketetara. 1.000 euroko isuna ezarri eta gida baimeneko sei puntu kendu dizkiote.  

Joan den larunbat goizean Elizondoko Foruzaingoaren agenteek 33 urteko autobus gidaria salatu zuten droga kontrol batean speed (metanfetamina) hartua zuela frogatu ondoren.

Ohiko kontrol batean poliziek paperak eskatu zizkioten gidariari, bidean abiatu baino lehen. Gidariaren jokamoldea ikusita drogen kontrola edo narkotesta egitea erabaki zuten emaitza positiboa emanez.

Autobusa ez zuten geldiarazi enpresak berehala beste gidari bat bidali zuelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!