ETAren su etenaren bosgarren urteurrenaren harira bi adierazpen onartu ditu Nafarroako Legebiltzarrak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 24a, 13:45
Argazkia: Mahai eta eledunen batzarra. / parlamentonavarra.es

Etaren ekintzak "kondenatzen" dituena UPNk, PPk eta PSNk aurkeztu dute. Lauko Gobernuko kideek, aldiz, "elkarbizitza" aldarrikatu eta erakunde armatuaren armagabetzea eskatzen duena.

UPNren, PPren eta PSNren babesa izan du adierazpen batek. Bost puntutan, ETAren ekintzen gaitzespena eta erakundeak biktimei barkamena eskatzeko aldarrikatu du.

Lauko gobernuak sostengatutakoak, berriz, "elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna, "ideia oro garatu ahal izatea" eta ETAren armagabetzea aldarrikatu ditu. Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesa ez ezik, PSN alderdiarena ere izan du.

Geroa Baik ostegunean aurkeztu zuen bestelako adierazpen bat, gaur, baina, atzera egin du, gainontzeko alderdiekin hitzartutakoa hobetsi du eta. Koldo Martinezek azaldu du "ahalik eta batasun handiena" zutela xede, eta lauko indarren artean adostutako dokumentuak baduela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!