"Kudeaketa ekonomiko negargarriak" eten du Nafar Telebistaren emisioa

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 21a, 14:14
Argazkia: Nafar Telebistako langileak, itxialdia azaltzeko prentsaurrekoan. / @Ahotsa.info

Langileen egoera "jasanezina" zela salatu dute Amaia Nadal eta Mikel Navarro aurkezleek, lau hilebete kobratu gabe zeramatzatela jakinaraziz.

Gaur jaso dute kaleratze gutuna Nafar Telebistako langileek, lau hilabete soldatarik gabe eman ostean. Katearen "kudeaketa ekonomiko negargarriak" eramana ditu muturreko egoerara.

"Jasanezina" izan da, Amaia Nadal aurkezleak prentsaurrekoan azaldu duenez: "Profesionaltasunak egunero irribarre eta jarrera hoberenarekin lanera etortzera bultzatu gaitu. Langileoi bete ere, proiektuaren bideragarritasuna eta gure zorren ordainketa buruuko zirel berretsi digute. baina gaur, urriak 21 dituenean, eta gure orain eta etorkizunaren aldeko irtenbide baten bila izandako bilera askoren ostean, inoiz kontatu nahi ez genukeen albistea berritsi behar dugu: Nafar Telebista itzali egin da".

Urte eta erdiko bidea

Urte eta erdi eman du kateak emisioekin.  "Nafarroako eguneroko errealitatearen bozgorailu" papera bete eta hedabide anitza, soziala eta ezberdina izaten asmatu duela azpimarratu dute.

Mikel Navarro aurkezleak jakinarazi du, halaber, langileek "borrokan" segituko dutela: twitter kontu bat irekiko dute eta bide judizialari ekinen diote zor dieten ditu hori guztia berreskuratzeko xedez. Gainera, oraindik proeiktuan sinesten dutela azpimarratu, eta inoiz  berriz martxan jartzekotan, orain arte bertan aritu diren langile berberak kontratatzeko galdegin dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!