Euskara gizarteko arlo guztietan sustatuko du Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 21a, 14:07
Ana Ollo eta Mikel Arregi.

2016-2019 euskara planaren zirriborroa aurkeztu dute gaur. Zazpi ardatz estrategiko nagusi barnebiltzen ditu. 

2016-2019 urteen artean garatzeko plana aurkeztu du gaur Mikel Arregi Euskarabideko zuzendariak eta Ana Ollo kontseilariak. Euskara gizarte arlo guztietan sustatze da xedea. Zazpi ardatz estrategiko nagusi barnebiltzen ditu proposamenak:

1. Euskararen erabilera soziala: euskara sustatzea harreman informaletan, hedabideetan, merkataritzan eta aisialdiko jardueretan.

2. Hiztun berriak: euskara bizitzaren etapa guztietan ikastea eta hizkuntzak hiztunak irabaztea, haurrak nahiz helduak euskalduntzeko prozesua bizkortuz.

3. Zerbitzu publikoak: administrazio publikoak zerbitzua euyskaraz emateko hobeki gaitzea eta zerbitzu publikoetan euskararen eskaintza handitzea.

4. Prestigioa: Euskara gizartearen balio positiboei lotzea, modu "atzeraezin eta betikoan".

5. Ekonomia eragilea: Euskarak duen balioa Nafarroako sektore ekoizle, teknologiko eta berritzaileekin elkartzea.

6. Hizkuntzaren esparrua: Araungitza landuko du gobernuak, hizkuntza eskubideak babestuko dituen euskararen sustapena bultzatuko duen hizkuntza politika dinamizatuz.

7. Euskarabidearen barne kudeaketa: Euskarabideak kudeaketa eredu bihurtuko duten baliabide ekonomikoak, giza arlokoak, materialak eta metodologikoak badituela bermatzea.

Plana azaltzeko, aurkezpen ekitaldiak eginen dituzte Nafarroako sei udalerritan: Tafallan eta Iruñean urriaren 24an, Leitzan eta Zangotzan urriaren 25ean, eta Lizarran nahiz Tuteran urriaren 26an. Bilera sektorialak ere eginen dituzte azaroko lehen egunetan, elkarte, hedabide, administrazio, hezkuntza, kultura eta sozio-ekonomia alorretako eragileekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!