Gizarte babes nahikorik ez du emanen bermatutako errentak ELAren ustez

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 21a, 08:02
Mitxel Lakuntza eta Iñaki Zabaleta.

"Gobernua prestatzen ari den bermatutako errentak aurrerapausoa izanen da baina, ez da baliagarria izanen Nafarroako pobreziari irtenbidea emateko", hala adierazi du sindikatuak. "Egoera sozial larriari baliabide gehiago eman behar zaizkio".

Errenta bermatu berrirako 2017an 92 milioi euro jarriko ditu Nafarroako Gobernuak. Aurrekontu aurreproiektuaren arabera, 100 eurotik 56 gizarte gastuan erabiliko dira. Lehen aldiz, Osasun Departamentuak 1.000 milioi euroko diru saila du.

Gobernu kontseiluak onartutako aurrekontuen aurreproiektuaren arabera, aurten baino 187 milioi euro gehiago izango ditu gastu zein inbertsio publikorako, %5,3 alegia. Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariaren arabera, aurrekontu igoera hori batik bat gizarte gastura zuzenduko dute. 

ELA sindikatuak bermatutako errenta hori aztertu eta ondorioak atera ditu. Aurrerapausoa eman da bai, baina ez da baliagarria izanen Nafarroako pobreziari irtenbidea emateko. ELA sindikatuko Iñaki Zabaletak gaineratu du, egoera sozial larriari baliabide gehiago eman behar zaizkiola eta gabeziak sumatzen dituzte.

Bermatutako errenta jasotzen dutenen artean, askori jaitsiko zaio hilabetero jasotzen duten zenbatekoa, eta hori, onartezina dela deritzote. Horren erruaren zati handi bat, fiskalitatean ikusten du ELAk. Izan ere, dirua progresiboki banatuko balitz, bermatutako errenta bidezkoago bat lortuko litzateke:

Gizarte babesa nahikoa izateko aldaketa gehiago behar direla uste du ELAK. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!