50 urteko gizon bat larri zauritua Lesakan lan istripu batean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 20a, 17:57

Mendian semearekin egurra egiten ari zela, makina bateko zirga bat hautsi eta pieza batek aurpegian jo dio. Istripua eguerdiko ordu bata aldera gertatu da eta zauritua helikopteroz ekarri dute Nafarroako Ospitalegunera.

Lesakako mendi batean egurra egiten ari zen Narbarteko gizon bat larriki zauritu da gaur eguerdian buruan kolpe latza jasota. Eguerdiko 13.06etan SOS Nafarroara eginiko deiaren bidez istripuaren berri eman dute. Jarraian anbulantzia, suhiltzaileak eta foruzaingoaren patruila bat bertaratu dira. Zantzu eta testigantzen arabera makina bateko zirga bat hautsi da eta horren ondorioz aske gelditu den piza pisuak jo dio gizonari aurpegian, begiaren aldean. Zauritua helikopteroz eraman dute Iruñera eta ingresatuta gelditu da Nafarroako Ospitalegunean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!