Polemikaren ostean, brigada feministak eginen dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoko karpan

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 20a, 13:06
Argazkia: Karpa feministaren antolatzaileek izandkao jarrera salatzeko prentsaurrekoa, atzo. / Ahotsa.info

Talde feministak atzo jakinarazi zuen debekatu egin zizkietela brigadak, eta kanporatuko zituztela "besoko morea zeramatenak". Atzera egin dute antolatzaileek, baina. Talde feministako kideen irudiko, "presioaren" eraginez baimendu dituzte brigadak.

Brigada feministak egonen dira bihar NUPeko festaren karpan. Hala eginen dira antolatzaileek baimena eman ostean, baina hala eginen lirateke baimenik izan ez balute ere, izan ere, talde feministako kideek aurrera segitzeko asmo argia zuten.

Urak ez dira bare egon gai honen ingurumarian. Bi aste pasa eman dituzte NUPeko talde feministako kideek eraso sexisten kontrako protokoloa zein brigada feministak prestatzen, "laguntza feminista" emateko inork erasoren bat pairatuz gero. Atzo, brigada eragotziko zutela jakinari zieten talde feministako kideei kudeatzaileek. Erantzuna egon da, ordea: sare sozialak gori jarri ziren.

Azkenenean, enpresa kudeatzaileak debekua kendu, eta ez ditu botako brigada feministako parte hartzaileak. "Presioaren ondorioz", taldekideen irudiko.

Pegatinekin arazorik ez

Eraso sexistak eta pegatina matxistak izan da NUPeko karpa azken urteetan. Esaterako, hala zioten pegatina horietako batzuk: Gaur larrua joko dut, eta bihar epaiketa edota Zeinen hanka politak, zein ordutan irekiko dute?.

Cristina Oses talde feministako kideak esan du "eraso askoren toki" izan dela karpa, "ikusten edo ezkutatzen diren erasoak". Halaber, gogoan izan du segurtasun pribatuak kudeatzen duela eraso sexisten erantzuna, eta "neska asko" ez direla joanen "segurtasun langileengana" hori salatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!