Errenta bermatua ziurtatzeko 92 milioi euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 20a, 08:07
Argazkia: Iazko aurrekontuen eztabaida.

Gizarte gaiak jarri dituzte erdigunean 2017rako aurrekontuek; 100 eurotik 56 izanen dira politika sozialetarako.

Aurrekontuen aurreproiektua onartu du Nafarroako Gobernu kontseiluak. Ondorioa: gizarte gastuak indartuko dira, 100 eurotik 56 zuzenduko baitituzte politika sozialetarako.

Finantza tarte handiagoa izanen du, gainera, 'lauko gobernuak'. Hau da aurten baino 187 gehiago izanen ditu gastu eta inbertsio publikorako. Esaterako, Bermatutako errentarako, 92 milioi izanen dira.

Aurreproiektua da atzo onartutako, eta oraindik bidea egin beharko dute aurrekontuek. Ekonomia eta Gizarte kontseilura, Foru Batzordera eta Ingurumen Kontseilura pasatuko dute gero gero, foru lege proiektu bihurtuko da; azkenik, parlamentuan, aldaketak sartuko dizkiote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!