Basaburuako emakumeak Madrilera sari baten bila

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 20:16
Ernaizu kooperatibako kideak

Basaburua Nagusia bailaran sortutako "Ernaizu s.coop" kooperatibak Landa Eremuetako Emakumeendako Bikaintasun saria jaso du Madrilen, Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak emanda. 

Joan den larunbatean ospatu zen Nazioarteko Landa Eremuetako Emakumeen eguna eta egun horretan jaso zuten saria "Ernaizu s.coop" kooperatibako kideek. Hau ekimen sozialeko kooperatiba da, Basaburuan lanpostuak eta zerbitzuak sortzeaz gain, kultura eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako garapenaren motorra izan nahi duena. Ernaizuko kidea den Laura Martinenak eskuartean dituzten proiektuen berri eman digu.

Madrilera bidean pozik: 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!