Taxi gidariek gehiago kobratu nahi dute jai egunetan eta erabiltzaileek oka eginez gero

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 08:56

Jai egunetan gutxieneko zerbitzuaren prezioa 10 eurokoa izan dadin dute xede. Bestalde, 60 euroko gehigarria ezarri nahi dute, taxian goitika egiten duten horientzat.

Taxi gidari gehienak barnebiltzen dituen Tele Taxi San Fermin Elkarteak prezioa altuagoak ezarri nahi ditu festa egunetan eta bestelako gehigarriak ere kobratzeko asmotan da: esaterako, maleta bakoitzeko, 0,50 zentimoko gehigarria eta goitika eginez gero, 60 eurokoa.

Eskakizunen inguruko azalpena ere eman dute. Festa egunetan lan egiteak "arriskua" handitzen du, haien hitzetan, "autoari bultzadak; beirak lurrean, horrek dakarren zulaketa arriskuarekin; bezero mozkorrak...".

2013tik, %6,2 egin dute gora taxi bidaiek, urteetan beheranzko joera izan ostean. Aritz Ayesa Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak esan du mankomunitateak ez duela taxien prezioak igotzeko asmorik, eta litekeena dela 2017an prezioak izoztea.

Espainiako estatuko hiriek duten taxi zerbitzuekin alderatu du Facuak Iruñekoa ere. Emaitza: Estatuko hirugarren garestiena da, Tarragona eta Donostiaren atzetik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!