Lanuzteak eta protestak LOMCEren eta errebaliden aurka

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 08:26
Ikasleak protestan. Arg:eitb.eus

> Urriaren 26an eskola lehen orduetan lanuzteak eginen dituzte ikastetxe eta institutuetan. Arratsaldean elkarretaratzea eta manifestazioa hezkuntza departamentuaren aurrean. 
> Steilas eta ELA sindikatuek deitu dute alde batetik protesta; bestetik UGT, CCOO eta Herrikoak ere eginen dituzte ekimenak egun horretan. 

Lanuzteak deitu dituzte Steilas eta ELA sindikatuek bat eginda heldu den urriaren 26rako. LOMCEren aurka eta bereziki errebaliden kontra aterako dira kalera. Eskola lehen orduetan lanuzteak eginen dituzte eta arratsaldean elkarretaratzea eta manifestazioa eginen dute. Gobernuari eskatu diote, hezkuntza erreformaren aurka ausardia gehiagoz aritzeko. 

Comisiones Obrerasek, UGTk eta Herrikoak bere aldetik ere eginen dituzte lanuzteak. Arratsaldeko elkarretaratzean elkarrekin joanen dira Steilas eta ELArekin. Horretarako, hiru lelo adostu dituzte: LOMCEri eta Errebalidei EZ, Murrizketarik ez. Hezkuntza Departamentuaren parean eginen dute protesta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!