Asteartean aurkeztuko dute 'Nafarroa orain ala inoiz ez' liburua

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 07:57

Ion Orzaiz eta Joxerra Senar kazetariek idatzi dute. Asteartean 19:00etan Kaldereriako aretoan izanen da aurkezpen ekitaldia. 

Nafarroa - orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz eta Joxerra Senar kazetariek idatzitako liburua da. Nafarroaren historia garaikidean ezagutu gabeko aldaketa politikoa eman zen 2015eko maiatzaren 24an. Egun hartan, azkenik, denbora luzez lurraldea nahieran kudeatu zuten eliteek toki egin behar izan zieten erakundeetan ordura arte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin aurrera egin du, eta liburuak patxadaz aztertzen du egindako bidea zein aurrean dituen erronka nagusiak. Orekariaren tankeran urratsez urrats bide eginez eta erortzeko bertigoa gaindituz, herritarren mandatu argia du aldaketak: Ez hutsik egin, Nafarroa aldatzeko ordua da... Orain ala inoiz ez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!