Bularreko minbiziari aurre egiteko formula, garaiz antzematea

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 07:29

> Gaur da Bularreko Minbidiazen Aurkako Mundu eguna. 
> Bular minbizia dutenen %90 sendatzen da egun. 

Bularreko minbiziari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu Osasun kontseilari, Fernando Dominguezek: "Antzemate azkarra ezinbestekoa da gaixotasunari aurre egin ahal izateko".  

Urtero Nafarroan 400 kasu detektatzen dira bularreko minbiziarekin. Gehienak, sendatu egiten dira, %90. Hori bai, 2014an, gaitz horrek 60 lagunen heriotza eragin zuen. Kasu gehienak 70 urtetik gorako emakumeen artean antzematen dira.

Antzemate azkarraren garrantziaz jabetuta, aurtengoa 26. kanpaina izanen da bularreko minbizia garaiz detektatzeko programa abian jarriko dutena. 45 eta 69 urte arteko emakumeei mamografiak eskainiko zaizkie gaitz hori ekidin eta halakorik bada, ahalik eta azkarren erantzuteko. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!