Hezur-dentsitometriako probak eginen dira Nafarroako Ospitalegunean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 20:44

Osasun Departamentuak bularreko minbizia duten pazienteei ospitalean eginen die lehen CUNen egiten zen proba hau, erositako dentsitometroari esker.  

Orain arte, proba horiek Nafarroako Unibertsitateko Klinikan egiten ziren. Zehazki, 2015ean 2.400 egin ziren (200 hilean, batez beste), 184.439 euroko kostuarekin; 2016an, orain arte 2.080 euroko zifra dago (hilero 231ko batez bestekoarekin eta 135.493 euro). 2017ko lehen hiruhilekotik aurrera 68.000 euroko kostoa izan duen aparailuari esker Nafarroako Ospitalegunean eginen dira proba guztiak.

Nafarroako Ospitalegunea hezur-dentsitometriak eginen dizkie tratamendu onkologikoaren ondorioz osteoporosia izan dezaketen bularreko minbizidun pazienteei baliabide propioekin, dagokien ekipamendu teknikoa eskuratu ondoren (dentsitometroa) eta medikuak nahiz langile teknikoak kontratatu ondoren.

Hala iragarri du Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek asteazken honetan, hilak 19, bularreko minbiziaren Munduko Eguna ospatzen dela-eta egin den informazio-ekitaldi batean; gainera, Bularreko Minbiziaren Detekzio Goiztiarreko Programaren balantzea egin da, Espainian aitzindaria dena (ezarri zenetik 26 urte betetzen ditu orain), eta baita 2015ean abian jarritako Bularreko Patologia Unitatearen jarduerarena ere. 155.000 nafarrek parte hartu dute detekzio goiztiarreko programan 1990. urtean ezarri zenetik

2015ean 429 paziente operatu ziren

2015ean Nafarroako Ospitalegunean bularreko minbizia zuten 429 paziente operatu zituzten, haietako batzuk zenbait ebakuntzetan; beraz, azken horien kopurua 464 izan zen, Jon Aricetak azaldu duenez. Haien % 78an, kirurgia kontserbadorea egin zen, % 10 masektomiak zian ziren, eta % 2an bakarrik egin zen kirurgia axilarra (gongoil zelatariaren biopsia edo linfadenektomia). Zifra horiek aurreko urteetako antzekoak dira, % 1a baino txikiagoko aldaketarekin.

Aipatu beharra dago Nafarroako Ospitaleguneak kirurgia onko-plastikoko prozesuak egiten dituela eta, haiei esker, kirurgia kontserbadore gehiago egin daitezkeela, tumore handiak eta lesio multifokalal dituzten pazienteetan bereziki, estetika hobea lortuz ( orbaina gutxiago ikusten da); horrez gain, deformazioak saihesten ditu, simetria eta bularreko ingurunea zaintzen ditu.

Ebakuntzen itxarote-zerrendari dagokionez, ia ez dago: pazienteen % 100 ia ebakuntza egiteko datarekin ateratzen da kontsultatik, eta diagnostikoaren komunikazio-kontsultaren eta kirurgiaren arteko atzerapena 15 eta 20 egun baliodunen artean dago.

Mamografiei dagokienez, gaur egun 2.298 paziente daude itxarote-zerrendan. Hura murrizteko asmoz, iragan udatik Osasunbidea-Ok zenbait neurri martxan jarri ditu, esaterako: Nafarroako Ospitalegunean arratsaldez mamografia gehiago egitea, INSPLn udan mamografiak egitea; eta probak itunpeko zentroetara bideratzea. Ekintza horiei esker, iazko uztailean baino 770 pertsona gutxiago daude Nafarroako Ospitaleguneko itxarote-zerrendan (3.068 zeuden orduan).

Azterketa egiteko kontsultei dagikienez, inplikatutako zerbitzuen aldetik azterketa bat egiten ari dira jarraipen klinikoko beharrak gaitz horretarako ezarritako protokoloei egokitzeko asmoz.

Kirurgia Plastikoko Zerbitzuak kirurgia bidez tratatzen du linfedema (besoa handitzea bularrean eta besapean ebakuntza egin ondoren) anastomosi linfatikoaren bidezko mikrokirurgia-prozedurarekin (bypass). Gaur egun,era horretako 2-3 ebakuntza egiten dira astero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!