Bertso jaialdiarekin hasiko da ostegunean Bertsoaroa

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 14:03
Julio Soto bertsotan. eitb.eus

Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin izanen dira Gurutze plazako institutuan 20:00etan. 

Bertsoaroak aurtengo edizioan hiru bertso-saio, bertsoa eta jazza uztartzen dituen emanaldia, haurrentzako berbena eta performance bat aurkeztu ditu. Ostegunean hasiko dira emanaldiekin eta azaroaren 10ra izanen dira.  Kondestableko eta Sanduzelaiko Civivoxetan eta Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian izanen dira ikuskizunak.

Jon Maia, Oihana Iguaran, Julen Zelaieta, Sustrai Colina, Aimar Karrika eta Alaia Martin.Aurtengoan bertso jaialdi batekin hasiko da Bertsoaroa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!